Artxiboak hilabeteka: abendua 2009

Masterra, hirugarren irakaspena: Ezberdin komunikatu

Txema Ramirez de la Piscinak argi du beste komunikazio eredu bat posible dela. Hori frogatzeko, lau komunikazio-sistema aztertu ditu Otro Modelo de ComunicaciĆ³n es posible artikuluan. Adibideotan sartu aurretik, ordea, egun nagusi den eredua definitzen du:

– Botereak ez ditu komunikabideak kontrolatzen: Komunikabideak boterearen parte dira.

– Gizarteak onartuta dauka komunikabideak boterearen parte direla.

– Hauek dira eredu nagusi horri aurre egitera ausartu diren lau eredu:

1) Zapatisten mugimendua:

AEB, Mexiko eta Kanadak Komertzio Askearen Hitzarmena sinatu zuten egun berean (1994ko urtarrilaren 1ean), mugimendu zapatistak Chiapaseko estatuko hainbat herrixka kontrolpean hartu zituen, inork espero ez zuenean, eta globalizazioaren tresnak erabili zituen globalizazioaren aurka. Komunikabideak dira neoliberalismoaren arma nagusiak eta euren kontra erabiltzea izan zen arrakastarako gakoa, hizkuntza ulerterraz, kode berritzaile eta identitate defentsibo tinkoarekin batera.

2) Martxoaren 11ko atentatuen erreakzioak:

2004ko martxoaren 11n bertan Europak jakin arren Al Qaeda zela 191 pertsona hil zituen atentatuaren egilea, Jose Maria Aznar orduko Gobernuko presidenteak estatuko komunikabideak manipulatu zituen sarraskia ETAri egotziz. Alderdi Popularreko kidearen ezusterako, SMS bidezko mezuek, Internetek eta informazio-kate bizkorrek egia zabaldu zuten hauteskundeen bezperarako. Erraz egituratu eta erraz desegin zen mugimendu hari esker, Alderdi Sozialistak segitzen du ordutik Moncloan.

3) 2002ko Venezuelako gertakariak:

Hugo Chavezen aurkako kolpe militar, politiko eta ekonomikoa alferrikakoa izan zen fax eta fotokopia pila baten ondorioz. Venezuelako talde antolatu batek ez zuen maite Chavez presidentearen herri xume zaletasuna eta haren aldeko politika. Nazioartea ere alde zuen kolpea emandako taldeak, baina Hugo Chavezek eskuz idatzitako mezu labur bat helarazi zion herriari eta herritarrek fax eta fotokopiagailu bidez zabaldu zuten. Internet eta irratien laguntzari esker, herriak ez zuen aldaketa onartu.

4) Interneteko gune alternatiboak:

Gizartea ez da hedabide bakarraz fio; ez dago egia bakarrik, izate absoluturik. Hori dela eta, munduan gertakari esanguratsuak izaten diren bakoitzean, gero eta ohikoagoa da informazio ofizial globala bezain garrantzitsua izatea bestelako informazioa, bide ofizialarekin bat ez datorrena. Halere, bide alternatibo horiek ere ez dira guztiz fidagarriak, komunikazioaren boterea boterearen komunikazioa izan daitekeelako.

Lau adibideak bat eginik, bestelako komunikazio-eredua:

– partehartzailea izango da;

– masiboa izango da;

– komunikazio-ekintzaren parametroak erabat hautsiko ditu;

– eta transgreditu>hausnartu>jardun prozeduran oinarrituko da.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

What a wonderful world!?

Masterrean soinu bidez istorio bat kontatzeko eskatu digute. Nik munduaren historiaren errepaso subjektibo samar bat egitea erabaki dut: big bangetik munduaren amaierara, asmakizun handienetan zehar. Bidez batez, badago omenaldi txiki bat Mikel Laboarentzat.

Ea gustuko duzuen!

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean