Masterra, laugarren irakaspena: gogoeta sistematikoa egin

Txema Ramirez de la Piscinaren Ikus gaitzazuen liburuak entziklopedia subjektiboa dirudi, irakasle-idazleak mamitutako definizio eta gogoetaz janzten baitira lerroalde luzeen hasieran agertzen diren hitz letra-lodiak. Hori dela eta (eta sarrera horietariko bat sintesi-ahalmena izanik), neronek ere laburpen poetiko-literarioa egingo diot liburuaren hasierako irakurgaiari, luze samarra atera arren.

Bidea.

Hartzaile denak mezu

opakoz itota

bidebakarra ez al da

erlazio mota?

Bestela “esatea”

izanik erronka

mezua gakoa da;

bidea, borroka.

Lenin.

Azpikoa nagusi

jartzen baldin bada

eta agintzen badu

lehengoen erara,

justizia pixka bat

egin arren, hara

bata bestea baino

hobea ez da ba!

Granma.

Kuban hobe lukete

hauxe hausnartzea:

komunikatzea ez da

adoktrinatzea.

Homero.

Odisean poetak

argi zuen esan:

Eztitasunez apal

mintzo dira plazan

gero gurtu ditzaten

jainko handi gisan.

Koktela.

Helaraztea koktel

bat balitz bezela,

ez ahaztu osagai

asko behar dela

ta aho bakoitzean

aldatzen direla.

Zutoinak.

Komunikatzen dugu

edozein txokotan,

hizketan zein isilik

esna eta lotan,

baina trebatu behar da

gogor jardun hortan,

mezu positiboak

zabaldu asmotan.

ERRETORIKA OINARRI

Kodea, hitza aizkora baino arma hobea.

Pertsuasioa, egia ongi komunikatzen duenaren ofizioa.

Egunkaria, Berria erantzun masibo bihurtu zuen astinaldia.

Ibarretxe, sinesgarritasun falta mezu askoren espetxe.

Intxaurrak, batzuk astintzaileak eta beste batzuk intxaur lapurrak.

Hitza, protokolo hau da giltza:

–          Inventio: ideia landua zimendu bada, arrakasta ondorio.

–          Dispositio: ideien antolaketa txarra, komunikazioaren arerio.

–          Elocutio: Hitz egokienak hautatzeak ideiari lagundu egiten dio.

–          Memoria: buruz ikasi hitzaldi gogoangarria

–          Actio: erabili tonu, gorputz eta imintzio.

Marcos, erretorikaren erabiltzaile zorrotz.

EZLN.

Nahiz eta hitza arma ona den

egoki erabiltzean,

gauza berririk ezin da esan

modu berririk ezean.

Semantika: lengoaiak iradokitzen du gure politika.

Kultura: gureak badu bestela komunikatzeko beharrezko oinarri hura.

Maskara: ikus gaitzaten katamaloarekin ibiltzen gara.

Desafioa.

Zerbait berria esatea,

zerbait ezberdin esatea,

agintariei aurre egitea,

gauzak bestela egitea.

Goikoaren arauak haustea.

Trikua. Edonondik hartuta ere, beti kontu delikatua.

Goldea.

Hain erosoak ez diren gauzei

pasa ezkero goldea,

iritsiko da sekula uzta

jasotzeko tenorea.

Politika.

Politikan ez da gauza politikan.

Zu zeu ere politika izan zaitezke.

Don’t hate the media, become the media.

Globalki pentsatu, lokalki jardun.

Russel.

Norbere kabuz aurkitzen diren

deskubrimendu den-denak

izaten dira besteen artean

inoiz ahazten ez direnak.

Iletrismoa, ignorantziaren terrorismoa.

Hezi gabeak dauka hesi gehien.

Garapena.

Analfabeto funtzionalak

asko dira Amerikan

teknologia eta kultura

ez datoz bat dinamikan.

Espainia. Ikus garapena.

Euskaldunok. Gutxiago, eta analfabeto funtzionalen kasuan, nahiago.

Sintesi-ahalmena, ez hitz bitan esan bakarren esan daitekeena.

Askotarikoa. Zenbat eta iturri gehiago, ura orduan eta garbiago.

Protagonistak. Heroiak ala terroristak?

Kaplun. Igorlea + hartzailea = mintzaidea

Heziketa. Komunikatzen ikasi ezean, hitzak hats hots hutsean.

Eztabaida. Katartikoa da! Ez da! Bai da! Ez da! Bai da!

Gubern.

–          Sedentarismoa.

–          Muga ekonomiko eta kulturalen sendotze irmoa.

–          Gizarte-kontrola eta zentsura hazteko asmoa.

Demokrazia. Bestelako komunikazioa.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Utzi iruzkina